NERE LAGUN BAT TA NI BASO BELTZ IZENEKO BASERRI BATEA JUN GIÑAN LARUNBATIAN TA GURASUAK FURGONETA BATIAN ERAMAN ZIGUTEN TA BARRUAN BIZIKLETAK ZEUDEN. IRITXI GIÑANIAN,BASERRITARRAK ESPLIKAU ZIGUN BARATZAK ETA ANIMALIYAK NUN ZEZKAEN TA ERAKUTXI TA GEO TORTILLA PATATA BOKADILLO BAT PRESTAU ZIGUN GURASUAK TA HAN JATEN GEAU GIÑAN TA BAZKALDU TA GEO BIZIKLETAKIN BUELTAU GIÑAN TA ANIMALIYAI BARATZAI TA LANDARIAI BURUZ LAN BAT IN GENUN TA ONDO ATEA ZAN TA NOTA ONA LORTU GENUN.
NIRE LAGUN BAT ETA NI BASO BELTZ IZENEKO BASERRI BATERA JOAN GIÑEN LARUNBATEAN. GURASOEK FURGONETA BATEAN ERAMAN GINTUZTEN, BARRUAN BIZIKLETAK ZITUELA. IRITSI GINENEAN, BASERRITARRAK, ANIMALIAK ETA BARATZAK NON ZEUDEN ESPLIKATU ZIGUN ETA ERAKUTSI ONDOREN, GURASOAK PRESTATURIKO PATATA TORTILLA OGITARTEKO BAT JAN GENUEN. BAZKALDU ETA GERO BIZIKLETEKIN EGIN GENUEN BUELTA ANIMALIEI,BARATZEI... BURUZKO LAN BAT EGIN GENUEN. ONDO ATERA ZEN ETA NOTA ONA LORTU GENUEN. Haz clic aquí para editar. Koadro honetan Euskal Herriko lurraldeen hiriburua(7 probintziatan banatzen da), biztanleria, biztanleria(%), dentsitatea, azalera eta udalerri kopurua agertzen da. Biztanle gehien dituen lurraldea Bizkaia da, 1.139.131 biztanleekin (%37,9), aldiz, biztanle gutxien dituen lurraldea Zuberoa da, 15.514 biztanleekin(%0,5). Bizkaiak du dentsitate handiena(509,3) baina, Nafarroa garaiak du azalera handiena(10.421km2). Nafarroa garaiak ditu udalerri kopuru gehiena, 272. Biztanleak ez daude orekatuta, lurralde batzuk biztanle asko dituzte eta beste batzuk oso gutxi. Hori industria eta turismoarengatik gertatzen da. Zarautzek 23.117 biztanle ditu. Gipuzkoako hiriburutik 20km-tara dago.
Dimas Ledesma Coria 1941 eko Azaroak 15 ean jaio zen, Salamancako herri txiki batean, Ventosa del Río Almar izenekoa. Familia handi bat ziren, 9 anai, bera 6.a izanik. Etxean aita aldeko amona ere bizi zen. Anekdota bezala kontatuko dugu bere aurreko anaiak bera bezela izena zuela, baina oso txiki hil zen, eta oroigarri polit bat bezala bere amak izen berdina jarri zion.
8 urte zituela umezurtz gelditu zuen, bere aita pneumonia batez hil baitzen, urte haietan ez zeudelako baliabide asko gaixotasunak sendatzeko. Bere iloba baten ezkontzara joan behar zen, ondoko herri baten zen, aitabitxi gisa egitera. Egun hartan landatik etorri zen eta ur hotzez garbitu zen, hori harrapatu zion ekaitzari batuta, ibiltzen etorri zelako, izugarrizko hotza arrapatu zuen. Ezbehar hori izan arren eskolara joan zen 14 urte arte, etapa hau ere gogorra izan zen, landara joan behar zelako lan egitera. Hotz hori okertu egin zen eta azkenean hil egin zen. 8 urte zituela hasi zituen bere lehenengo lanak, enkarguak eginez; iturrira joaten zen ur bila astoarekin. Astoak pitxer batzuk zituen, lana errazteko. Beste lan bat animalien ukuilua garbitzea zen, baita jana ematea ere, eta udaran behiak zaintzen zituen landan. Etxean ere lana egiten zuen, amari asko laguntzen zion garia, garagarra, zekaleak eta abar jasotzen. 14 urtetatik 22 urtetara soldadutza egin zuen, nekazari gisa egin zuen lan, bere semea bezala tratatzen zuen familiar batekin. Zerbitzu militarreak urte haietan hogei hilabete irauten zuen. Lehen hiru hilabeteetan errekruta-perioda egin zuen, bukatu ondoren bandera nazionalari zin egin zion, bandera nazionalaren azpitik pasa behar zuen eta muxu bat eman behar zion, hori guztia Prado del Rey-en (Madrilen) egin zuen. Berari baserrira bidali zioten, baratza eta finken enkargatu gisa, beste soldadu batzuekin batera lan egitera. Naiz eta bera antolatzailea izan, beti bere lankideei laguntzen zion. Bakarrik hilabete bat izan zuen libre hogeia hilabete haietatik. Soldadutza bukatu zuenean euskal herrira etortzea erabaki zuen, hainbat enplegutatik pasa ondoren. Michelinen sartu zen lan egitera , oso multinazional inportante batean eta bertan bere bizitzako 35 urte pasa zituen, oso gustura. Bere andrea Mª Ascensión Hernaniko dantzaldi batean ezagutu zuen, hura zen jendea ezagutzeko modua, handik aurrera ezkongaiak egin ziren eta hainbat urte beranduago ezkondu ziren, 1967an. Lau seme-alaba eduki zituzten José Ramón (1968), Raquel,(1971) nire ama, Patricia (1974) eta Shandra (1979). Gaur egun, 49 urte doaz ezkonduta eta hurrengo urtean bere urrezko ezkontzak ospatuko dituzte. 2002tik 2010 arte bost biloba izan ditu. Osasunari begira ez du zorte handirik eduki, sei operazio eduki baititu. Beraien artean bi bihotzeko serio samarrak. Esan daiteke bietako batean “indiar untxitxo” bat izan zela, munduko 49.pertsona izan baitzen balbula bat inplantatzen ziotena arteria femoraletik, toraxa berriro irekitzeko beharra izan gabe. Datu interesgarri bat bezala, esan daiteke, zaldiak hezi zituela urte batzuetan zehar, Salamancan. Gaur egun bere afizioak bastoiak lantzea eta olioz edo arkatzez pintatzea da, nahiz eta asko gustatu soldatzea eta zaldian ibiltzea. |
|